fisioiratxe@gmail.com 696924154

ESKUTRATAMENDUAK

Zentru honetan egiten diren tratamenduak guztiz pertsonalizatuak dira eta saio bakoitzak 3 ordu laurden eta ordu bete inguruko iraupena izango du.
Bero, muskular berreziketa, masajea, etabarren teknika desberdinak konbinatzen duen eskuko tratamendu bat da. Kasu batzuetan elektroterapia ere erabiltzen da.
Fisioterapiarekin tratatu ahal diren lesioak: Tortikolis, lunbalgiak, ziatika, zerbikal bihurdurak, orkatilen bihurdurak, zuntz hausturak, tendinitis, etab...
Tratamendu bonoak daude.
Klikatu irudian haundiagoa ikusteko.


ESKUKO LINFA-DRAINATZEA (DLM)


DLM-a Emil Dr.-eak eta Estrid Vodder Dr.-eak Frantzian garatua izan zen 30. hamarkadan XX. mendean. Horretarako, beraien eskuekin sentitu eta ikusi zuten, katarroak eragindako goiko arnas bideetako infekzio kronikoetan, larruazal azpian eta arnas bideetan ere geldialdiak agertzen zirela. Borobil eta zapal ponpaketa maniobren bidez, drainatu ahal izan zuten geldialdi horiek. Maniobra hauek linfa-bideak nondik doazen arabera erabiltzen dira.

Zentru honetan egiten den DLM tratamendua lehen mailako eta bigarren mailako Linfedema (bularrezko minbiziaren ostean, erradioterapiak, etab...), lipedema, erreuma-gaixotasuna, zain gutxiegitasun kroniko, etabarrei bideratuta dago bereziki.


JARRERA BERREZIKETA OROKORRA (RPG)


Jarrera Berreziketa Orokorra (RPG) Philippe Souchard fisioterapeutak garatutako fisioterapia metodoa da eta orain dela 30 urte baino geihago Espainan sartutakoa.
Edozein adinako pertsonei aplikatu ahal den teknika leuna, progresibo eta aktiboa da, beti pertsona bakoitzaren aukerak errespetatuz. Aktiboa dela esaten dugu, pazientea RPG sesioan aktiboki lana egiten duelako, beti fisiotarapeutaz gidatuta.
Gure bizimodua dela eta, tensiak pilatzen ditugu elastikotasuna galtzen, deformatzen eta uzkurtzen. Guzti hori larriagotzen da istripu, gaixotasun, etabar existituz gero.
Lortu nahi diren helburuak: sintomak edo mina lasaitzea modu iraunkorrean, konpentsazioak sahiestea eta itxuragabetasunak konpontzea.


TERAPIA MIOFASZIALA


Andrzej Pilat ehun miofaszialaren ikasketa eta ikerketan dihardu, eta "Inducción Miofascial" teknikaren sortzailea da.
Gorputzaren fasziari bideratutako terapia da eta zeharki gorputzaren gainerako lokomozio-aparatuari.
Teknika honen helburua murrizketa lokalak liberatzea izango da gainazaleko tekniken kasuetan eta kolagenodun osagaiak askatzea teknika sakonekin.